XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GETARIAKO OLIOA

Gizon bat olio saltzen Getariatik Donostiara zoaiela, bidean egarriturik, tabernara, barnea bustitzera yoan zen.

Bitartean asto olioz zamatua atalondoan zeukan, burnizko uztaitxo bati lotua.

Ordu laurden buruan berriz bidean asi zen, len baino beroxeago.

Aisago ibiltzeko, txamarreta, soinetik erantzita, astoari gainean yarri zion.

Noizean beinka: - ¡Arre, astoa!-, esan ta aurrera zoain beti.

Aldatz gora zoaila txamarreta bat arkitu zuen, ta: - ¡Orain bi txamarreta!-, esanez, astoari yarri zion ura ere.

Berriz beste bat lurretik yaso ta astoari yarri zion.

- Orain iru txamarreta - esanez.

Amar aldiz beste onenbeste gertatu zitzaion.

Zubi bat igarotzean, txamarreta lurretik yasota ibaira bota zuen, itz auek esanez.

- ¿Zertako dithiat nik onenbeste txamarreta?.

Eta txamarreta gabe sartu zen Donostian olio-saltzalea; bat izan zen, bakar bat, ainbeste aldiz asto gainetik erori zena.